Gizarte Berrikuntzako Unitatea Nafarroako Gobernuaren Gizarte Ekonomia Bultzatzeko 2017-2020 Plan Integraleko jarduera garrantzitsu gisa sortu da. Plan hori Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak egin du, Nafarroako CEPESekin elkarlanean. Gizarte-ekonomia oso plataforma egokia da Gizarte Berrikuntzako Unitatea ezagutarazteko. Eskualdeetako Europako Lantaldeak berak dioenez, «gizarte-berrikuntza egoki susta daiteke gizarte-ekonomiaren bidez. Gizarte-ekonomiako ekimenek kohesio soziala, ekonomikoa eta lurraldekoa handitzen laguntzen dute».
Gero, 2020ko ekainean, 18 fundatzailek osatutako elkarte publiko-pribatu bat sortu zen (ADITECH, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, ASPACE, ADACEN, TASUBINSA, Gure Sustraiak, Tudela Comparte, HydroRubber, CO2 Revolution, ARPA, Lacturale, Tesicnor, Josenea. Das Nano, UCAN eta ANEL eta Nafarroako Gobernua). Elkarteak lan-arlo hauek ezarri zituen eginkizun nagusi: pertsonak (#UiS_SALUD), planeta (#UiS_EARTH) eta oparotasuna (#UiS_AMETS).